Ioritz Zarrabeitia eta Aratz Otaegi txapelekin, eta Iñigo Alberdi eta Oier Izagirre sariekin, erdian Jon Erasun pilotaria dutela.
Ordiziako Txapagain taldeko pilotari gaztetxoek asteburu betea izan dute. Zizurkilgo eskuz binakako 7. txapelketan bi final jokatu dituzte. Alebin mailan, Aratz Otaegi eta Ioritz Zarrabeitia txapeldun izan dira, finalean Urretxuko Unax Babarrori eta Oier Ibarluzeari 18-13 irabazita. Benjamin mailan berriz, Oier Izagirre eta Iñigo Alberdi txapeldunorde gelditu dira, finalean Andoaingo Gaztañaga eta Berozen kontra 18-9 galduta.