Ordiziako 750. urteurrenaren harira hitzaldi sorta antolatu dute aurten
Asteazkeneko 'Ordiziako medikuntzaren historia' hitzaldiak ireki du osasun zikloa. Joxean Mujikaren,'Bizitza eta heriotza Aralarren erromatarren aurretik' hitzaldia gaurAurten, Ordiziak hiri gutuna jaso zueneko 750. urteurrena ospatuko da. Data seinala...
Asteazkeneko ‘Ordiziako medikuntzaren historia’ hitzaldiak ireki du osasun zikloa. Joxean Mujikaren,’Bizitza eta heriotza Aralarren erromatarren aurretik’ hitzaldia gaur
Aurten, Ordiziak hiri gutuna jaso zueneko 750. urteurrena ospatuko da. Data seinalatu hori modu berezian ospatu nahi dute eta ekintza sorta polita prestatu dute horretarako. Horien artean daude hainbat gairen inguruan antolatutako hitzaldi edota solasaldi zikloak.Pasa den asteazkenean, Ordiziako medikuntzaren historia hitzaldiak ireki zuen 750. urteurrenaren harira antolatutako osasun zikloa deiturikoa. Osasun zikloaren barruan, 15 hitzordu prestatu dituzte, azaroaren 7ra arte. Barrena kultur etxean, D’elikatuz zentroan eta Zuhaizti zentroan izango dira.
Bestalde, osasuna ez den beste gai batzuk jorratzeko aukera ere egongo da, solasaldi zikloari esker; Ordiziako iragana aztertu, oraina ospatu eta etorkizuna proposatzeko aukera emango du ekimen horrek. Horrela, Ordiziako errealitate soziala, politikoa, artistikoa, eta ekonomikoa ezagutzeko aukera luzatzen da. Kasu honetan, Barrena kultur etxean izango dira hitzaldiak, 19:00etan hasita.
Gaurko hitzaldia
Joxean Mujika beasaindarrak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta arkeologoak, Bizitza eta heriotza Aralarren erromatarren aurretik hitzaldia egingo du gaur, urteurrenaren harira antolatutako solasaldi zikloaren barruan.
Goierrin, gizakiak erromatar garaiaren aurretik utzitako aztarnak eta bere testuingurua azaltzen saiatuko da Mujika.
Herritar guztiak gonbidatuta daude gaurko hitzorduan parte hartzera.













