Gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian hitzaldia egingo du. Matematikako katedraduna da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi Mailako Eskolan

Lemniskataren
Urtarrila, matematikaren bila zikloaren barruan, hirugarren hitzaldia izango da gaur Igartzako jauregian, 19:00etatik aurrera. Claudi Alsina kataluniarrak
Eguneroko bizitzan geometria eta diseinua gaia izango du hizpide. Matematikako katedraduna da Alsina Kataluniako Unibertsitate Politektinoko Arkitekturako Goi Mailako Eskolan. Estatu mailan zein nazioartean lan zabala egin du matematika ikerketan, hezkuntza berrikuntzan eta dibulgazioan.
Lemniskataren esanetan, «matematika jendarteratzeko hainbat lan egin ditu, eta idazle eta hizlari ospetsua da». Ehun liburutik gora idatziak ditu dagoeneko. Batzuk aipatzearren,
Asesinatos matematicos, El sentido comun a su alcance, Mateschef, Todo esta en los numero, Geometria para turistas….
Kataluniarra sari ugari jasotakoa da; Generalitateak ematen duen Vicens Vives, esate baterako.
Haurrentzako liburuak
Haurren artean matematika sustatzen eta erakusten ere aritzen da, ipuin didaktikoen bidez. «Matematika arloan eta ekuazio funtzionaletan, bere espezialitatean, argitaratutako liburuekin batera topatzen diren izenburuak hauek dira:
Los matematicos no son gente seria eta Para Elisa, tres lobos y un cerdito feroz.