Emakumeen kontrako erasoa salatu eta biltzeko deia egin du udalak
Beasaingo Udalak jakinarazi du emakume batek erasoa jasan duela. Prentsara bidalitako oharrean gogorarazi dute, Beasaingo Udalak “generozko edozein motako erasoren aurrean bere gaitzespena irmoki” adierazten duela, eta mota horretako erasoak salatzeko deia egin die herritarrei ere. Hala, bihar, asteartea, 19:00etan, elkarretaratzea deitu du Zubimuzu plazan, eta bertan parte hartzeko eskatu die herritar guztiei.