Erbina ahizpak, Europako txapeldun
Amaia eta Lide Erbina ahizpa ordiziarrek Europako Errugbi Txapelketa irabazi dute, Espainiako selekzioarekin. Atzo Bruselan jokatutako finalean, 40-7 mendean hartu zuten Herbeheretako taldea.
Amaia Erbina ibilbide bikaina egiten ari da emakumezkoen errugbian. Egun Cisneros taldean ari da jokatzen, eta Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Espainiako Selekzioarekin; iaz berriz, Irlandan jokatutako Munduko Txapelketan parta hartu zuen. Liderentzat ordea, aurreneko txapelketa ofiziala izan da, final aurrekoetan egin baitzuen debuta. 17 urte besterik ez ditu, eta iaztik ari da Orkli Ordiziarekin jokatzen.