Giza katean parte hartzeko deia, Seguratik
Gure Esku Dagok ekainaren 10erako antolatu duen giza katearekin bat egin dute hainbat segurarrek. Joan den astean aurkeztu zuten egitasmoa herri mailan. Ekitaldian. Segurako antzerki taldeari omenaldia egin zioten, Igarana, lahar eta larrosa antzerkiarekin egindako lanagatik. Antzerki taldekoek, sketch bat egin zuten, herritarrei giza katean parte hartzeko deia eginez, eta bideoa zabaldu dute.