Harri jasotze txapelketa irabazi du Guztak
Herri kirolen festa handia jokatu dute asteburuan Azpeitian. Urrezko Aizkolarien Txapelketarekin batera, harri jasotze txapelketako finala jokatu dute. Xabier Aranburu Guzta idiazabaldarrak irabazi du lehia. 175 kiloko harri errektangularrarekin eta 150eko kubikoarekin aritu dira hiru harrijasotzaile. Guztaren atzetik gelditu dira Imanol Illarramendi Kortaberri eta Aimar Galarraga.
Jaialdiko argazkiak ikusgai daude Uztarria Azpeitiako atarian.