Jubilatuek pentsio duinen aldeko kontzentrazioa egin dute
Pentsiodunek kontzentrazioa egin dute gaur Areizaga-Kalebarren plazan, pentsioen igoera duina eskatzeko. Deialdiak arrakasta handia izan du, 400 lagun baino gehiago elkartu baitira. Datorren astelehenean berriro egingo dute kontzentrazioa, 11:30ean.