Ordizia Urpekoak Saria txapelketa garaileak.
Oier Irisarri (San Juan – Iruña) eta Patricia Andres (San Juan – Iruña) izan ziren bosgarren Ordizia Urpekoak Saria txapelketako irabazleak, larunbatean, Ordiziako Majori kiroldegian. Sei taldek parte hartu zuten, 178 igerilari guztira. Igeriketa proba ikustera gerturatu zirenak ere asko izan ziren eta harmailak bete egin ziren.
Gizonezkoen mailan, Oier Irisarri izan da garailea, 50m eta 200m urazaletik probetan 1783 puntu batuz. Bigarren postua Fernando Fernandezentzat (OKEU – Ordizia) izan zen. Fernandezek, 50m urazaletik eta 100 metro murgilaldian igeri egin zuen eta 1571 puntu batu zituen. Hirugarren postuan, 1555 punturekin, Pol Bayes (Mediterrani – Barcelona), 200m eta 400m urazaletik probatan parte hartu zuen.
Emakumeen artean, lehenengo sailkatua Patricia Andrés Iruñearra (San Juan – Iruña) izan zen. 50m eta 200m urazaletik igeriketan parte hartu zuen eta guztira 2090 puntu batu zituen. Andresek, goizeko saioan 50m urazaletik proban, iazko txapelketan egin zen denbora berdindu zuen eta arratsaldeko saioan berriz, denbora hori gaindituzea lortu zuen. Bigarren postuan Irati Lakunza (Igarondo – Tolosa) sailkatu zen. 100m murgilaldian eta 200m urazaletik probetan lortutako 1967 punturekin sailkatu zen; bukatzeko, hirugarren postuan eta 1794 punturekin, Malena Rivera (Mediterrani – Barcelona). 400m eta 200m urazaletik probetan parte hartu zuen Riverak.
Bestalde, Ordizia K.E. Urpekoakeko igerilariek, txapelketa bikaina egin zuten. Taldeko igerilarien artetik nabarmentzekoa da Fernando Fernández, Ainhoa Garmendia, Ane González eta Josu Goyak eginiko txapelketa.
Antolakuntza, ekitaldi honetan lorturiko denbora eta txapelketaren maila orokorrarekin “oso pozik” azaldu da. Gainera, “txapelketan zehar lorturiko emaitzen ondorioz, txapelketako kirol maila handia argitara eman” dela adierazi dute.