Xabier Erostarbek Promozio txapelketako partida jokatuko du ostiralean Zumarragan
Xabier Erostarbek urretxuarrak binakako Promozio txapelketako partida jokatuko du ostiralean Zumarragako Beloki pilotalekuan. Ugalderekin, Agirre-Iturriaga edo Peña II-Erasunen aurka jokatuko du. Ugalde eta Erostarbek finalerdietako ligaxkako lehen partida galdu zuten
Xabier Erostarbek urretxuarrak binakako Promozio txapelketako partida jokatuko du ostiralean Zumarragako Beloki pilotalekuan. Ugalderekin, Agirre-Iturriaga edo Peña II-Erasunen aurka jokatuko du. Ugalde eta Erostarbek finalerdietako ligaxkako lehen partida galdu zuten ostiralean eta bigarrena irabazi beharra dute finala jokatzeko aukerak izaten jarraitu nahi badute.
Partida 22:00etan hasiko da. Ondoren, Jaka eta Merino IIk Irribarria eta Tolosaren aurka jokatuko dute. Sarrerak erreserbatzeko 661 25 90 09 telefono zenbakira deitu behar da.