Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontu irekiei ekarpena egiteko asmoz, Haurren erabakia egitasmoan parte hartu dute Ataungo Barandiaran ikastetxeko haurrek. Unicefek ere parte hartu du, eta proba gisa hasi diren bost eskolatako bat da Ataungoa; han has...
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontu irekiei ekarpena egiteko asmoz,
Haurren erabakia egitasmoan parte hartu dute Ataungo Barandiaran ikastetxeko haurrek. Unicefek ere parte hartu du, eta proba gisa hasi diren bost eskolatako bat da Ataungoa; han hasi da. Lehengo astean, gelan izan zuten aldundiaren Gobernantza diputatu Imanol Lasa, eta astelehenean Ataungo alkate Asier Rodriguez.
Herri mailan zein Gipuzkoa mailan, etorkizunera begira zer erronka ikusten dituzten azaldu dute ikasleek. «Haurrek egindako ekarpenak bildu, aztertu eta bideragarriak diren guztiak txertatuko ditugu foru aldundiaren aurrekontu proiektuan», esan du Imanol Lasa diputatuak.
Gai ugaritan ideiak
Politika publikoetan haurren eta nerabeen «parte hartze eskubidea» bermatu nahi du aldundiak, Ataungoa bezalako ariketa herrialde osora zabalduta.
Ingurumena eta birziklatzearen beharra, euskara denek ikas dezaten bideak jartzea, edo helduek aisian denbora libre gehiago izatea proposatu dute ataundarrek. Ospitalea urruti dutela, eta toki gehiagotan jartzeko eskatu dute. Lana, familia eta berdintasuna ere landu dituzte.