Gure Esku Dago-k 40 bat lagun elkartu ditu Igartza jauregian taldeka eta elkar elikatuz erabakitzeko arrazoiak biltzeko
Gure Esku Dago-k Igartza jauregian, Beasainen, parte hartze saioa egin du gaur goizean. Erabakitzeko arrazoiak bildu nahi dituzte; herritarren arrazoiak eta Euskal Herri osoan gutxienen 2.019 arrazoi bildu nahi ere. Euskal hiriburuetan mintegiak egin ondoren, orain herrietan saioak antolatuko dituzte; Beasaingoa lehena izan da. Elkartu eta nork bere arrazoiak eman baino gehiago, taldeetan bildu eta elkar elikatuz “biderkatze efektua” lortu nahi dutela esan du Andoni Mikelarenak.
Beasainen 40 bat lagun elkartu dira eta 10:00etatik 12:30ak ingurura arte erabakitzeko eskubidea gauzatzeko arrazoiak bildu dituzte. Aurrerantzean “halako saioak egingo dituzte Euskal Herriko beste herri batzuetan eta behin arrazoi guztiak biltzen ditugunean Herritarren Ituna osatu nahi dugu”.
Herritarren Itun hori eragileekin landu nahi dute ekainaren 10eko giza katearen ondoren. “2.019 arrazoi jarri nahi ditugu mahai gainean eta eragileekin erabakitzeko eskubidea gauzatu dadin tresnak eta bideak adostu”.