Beti Alai pilotalekuan 520 bat lagun elkartu dira; ikasle ohiak, gurasoak eta irakasle ohiak zein egungoak
Ordizian, gaur, plazatik hasi eta Beti Alai frontoirako bideraino jende multzoak topatuz gero denak Jakintza Ikastolari buruz hizketan ari ziren. Batzuk ikasle jakin haiek noiz iritsi ziren zehaztu nahian, beste batzuk sakelakoa eskuetan argazki zaharrei begira zeuden ikaskide baten eta bestearen peskizan. Gaur Jakintza Ikastolaren eguna da Ordizian eta ahotsak nola norabide guztiak ere, Beti Alai frontoira zihoazen. Han photocall-a egin dute eta garai bateko ikaskideek elkarrekin egin dute argazkia. Euria botatzen hasi duenerako aterpean zeuden ikastola orain 50 urte sortu zutela ospatzen.