Martin Diez Virto segurarrak irabazi du Arriarango mendi lasterketa
Arriarango mendi lasterketa egin dute gaur arratsaldean. Lasterketa luzean (23 kilometro) Martin Diez Virto segurarra (1:49:45) eta Vanessa Pelaez (2:17:28) andoaindarra nagusitu dira. Lasterketa motza (11 kilometro), berriz, Iñaki Arriaran oñatiarrak (49:17) eta Oihana Arratibel (59:22) ordiziarrak irabazi dute.
Lasterketa luzean, gizonezkoen artean, lehen lauak goierritarrak izan dira: Martin Diez Virto, Koldo Agirre beasaindarra, Jon Telleria legazpiarra eta Imanol Inza zumarragarra. Sergio Serrano idiazabaldarra zazpigarren postuan sailkatu da, Josu Imaz beasaindarra zortzigarrenean, Jon Aizpuru beasaindarra bederatzigarrenean eta Mikel Pujana ordiziarra hamargarrenean. Emakumezkoei dagokienez, bigarrena Marian Lucera antsoaindarra izan da eta hirugarrena Laida Elizegi zaldibiarra.
Lasterketa motzean, lehen hiru emakumezkoak goierritarrak izan dira: Arratibelen atzetik Saioa Arkonada zegamarra eta Olatz Unanue aramarra sartu dira. Janire Agirre ataundarra bosgarren postuan sailkatu da, Ainhoa Matxinandiarena ordiziarra seigarren postuan, Ainize Lasa beasaindarra zazpigarrenean eta Nerea Rosado ataundarra hamargarrenean.
Gizonezkoen artean, Arriaranen atzetik Owen Davies (Oiartzun) eta Mikel Zabalegi (Ordizia) sartu dira. Ekhi Zugasti legorretarra bosgarrena izan da eta Ioseba Eskudero idiazabaldarra bederatzigarrena.