Erredurak jasan ditu langile batek Lazkaon, lan istripuan
Gaur arratsaldeko lehen orduan, Lazkaon lan istripu batean langile bat zauritu da. Senpere auzoan dagoen Hine enpresan izan da ezbeharra. 55 urteko langile batek erredurak jasan ditu, SOS Deiek jakinarazi dutenez likido suharbera bat maneiatzen ari zela. Bi anbulantzia bertaratu dira lantegira, eta 15:20a aldera eraman dute zauritutako langilea. Ondoren, helikopteroz Gurutzetako Ospitalera (Bizkaia) eraman dute.