Espainiako Kopa irabazi du Ana Usabiagak
Ana Usabiaga txirrindulari ordiziarrak beste titulu bat gehitu dio bere palmaresari. Asteburuan Caspe herrian (Aragoi, Espainia) jokatu den Emakumezkoen Espainiako Kopa irabazi du.
103 kilometroko ibilbidea zuen probak. Ihesaldi eta eraso ahalegin batzuk izan baziren ere, pelotoi nagusia bat eginda iritsi zen helmugara, eta sprintean erabaki zen lasterketa. Usabiagak bere abiadura aprobetxatuz, Alba Teruel eta Isabel Martin atzean uztea lortu zuen. Irene Usabiaga ahizpak berriz, 8. postuan bukatu du.
SAILKAPENA:
- Ana Usabiaga (Eusktrak-Euskadi)
- Alba Teruel (Movistar)
- Isabel Martin (Glas-Smurfit Kappa)
- Sandra Alonso (Bizkaia Durango)
- Anna Z. Striker (Bizkaia Durango)
- Lucia Gonzaelez (Bizkaia Durango)
- Julia Casas (Probike Club)
- Irene Usabiaga (Eusktrak-Euskadi)
- Lurdes Oiarbide (Movistar)
- Elisabet Llabres (Glas-Smurfit Kappa)