Euskaraldia prestatzeko herri batzarra, asteazkenean Zelai Arizti kultur etxean
Hizkuntza Politika sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak Euskaraldia dinamika proposatu dute. Helburua euskaltzaleak aktibatzea da. Horretarako, 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Egun horiek fruiturik emango badute,
Hizkuntza Politika sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak Euskaraldia dinamika proposatu dute. Helburua euskaltzaleak aktibatzea da. Horretarako, 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Egun horiek fruiturik emango badute, aurretik egingo den lanketari esker izango da. Hori dela eta, aurkezpen herri batzarrak antolatu dituzte. Urretxu eta Zumarragakoa asteazkenean izango da, 18.30ean Zelai Arizti kultur etxean.
Egitasmo honen helburua euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzea da.
Parte hartzaileek bi rol izango dituzte aukeran. Ahobiziak euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo dieten lagunak dira. Baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere.
Belarriprestak, berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Parte hartzeko izen-ematea zabalduko da, eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.