Zeraindarrek Goyaren erakusketa bisitatu dute Bilbon
Zeraindarrak Bilboko Arte Ederren Museoan izan dira, Goya margolariaren erakusketa ikusten. 50 herritar joan ziren, autobus bete lagun. Marta Garcia museoko zuzendari ordeak harrera egin zien atarian, eta ondoren, bisita gidatua egin zuten. Zerainlabek antolatutako irteera izan da, eta “oso goiz interesgarria eta aberatsa” izan zela azaldu dute. Zeraindarrek badute lotura Goyarekin; haren arbasoak Mantxola baserrikoak dira, eta Goia abizena mantentzen dute oraindik. Haietako batzuk ere izan dira Bilboko bisitan.