Zintzharrik eta Zulok finalean izateko lehen pausoa eman dute
Final aurrekoetan da dagoeneko Beasaingo Areto Futbol Txapelketa. Asteburuan jokatu dituzte joaneko partidak, eta Zintzharrik ondo bideratu du kanporaketa, Araneri 7-1 irabazita. Zulok ere aurrea hartu dio Jazpanari, 2-0, baina ez dago ezer erabakita. Datorren asteburuan jokatuko dituzte bueltako partidak.
Final aurreko bi partida horietatik aterako dira maiatzaren 14an, Beasaingo Loinatz Jaietako koadrillen egunean, finala jokatuko duten bi taldeen izenak.