Xabier Arzalluzi buruzko dokumentala, Igartzako jauregian
Beasaingo Batzokia Kultur Elkarteak antolatuta, gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian, Xabier Arzalluz Antia. Euskadiko historia politikoa dokumentala ikusteko aukera izango da. Arzalluz (Azkoitia, 1932) EAJko Euzkadi Buru Batzarreko buru izan zen 198...
Beasaingo Batzokia Kultur Elkarteak antolatuta, gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian, Xabier Arzalluz Antia. Euskadiko historia politikoa dokumentala ikusteko aukera izango da. Arzalluz (Azkoitia, 1932) EAJko Euzkadi Buru Batzarreko buru izan zen 1980 eta 2004 artean.
Donostiako Antiguako Batzokiak sustatutako dokumentala da, eta Arzalluzen pentsamendua eta ondare politikoa erakusten du: «Nolatan abertzale eta zergatik aukeratu zuen Euzko Alderdi Jeltzalea, herri-eraikuntza, Katalunia, espainiar Estatua; familia abertzaleko bi indar nagusiei buruzko gogoeta, Euzko Alderdi Jeltzaleaz eta Ezker Abertzaleaz pentsatzen duena. Baita ETAri buruz, Estatu indarkeriaz, Espainiako erregeez. Ikusiko dugu Alderdiaren zatiketaz pentsatzen duena, Eusko Alkartasunaz. Franco hil ondorengo giroa zertan zen, eta geroago, erabakitzeko eskubidea, Lizarra-Garazi Ibarretxeren garaia». Etorkizunari begira ere jarduten da Arzalluz dokumentalean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.