Ausa Gaztelu gogoan, oroigarria jarri dute Larraitzen
Aralarko larreen irekiera ekitaldiarekin batera, Ausa Gaztelu gogoratzeko oroigarria jarri zuten atzo Larraitzen. Nabarralde fundazioak bultzatu du egitasmoa, Abaltzisketako eta Goierriko Ipuztar?Nafarrak taldearekin batera. Ausa Gaztelu «oroimenerako lekua» dela azaldu zuten ekitaldian. «Ausa Gaztelu gure herriaren oroimen lekua da, historiaren agertokia». Izan ere, Ausa Gazteluk?«nafar izan ginela» gogorarazten du.
Oroigarria jartzearekin batera, dantzariaren agurra eta lore sorta eskaini dizkiote oroigarriari. Oroigarrian jarritako testuak hala dio:
Abaltzisketako herriak eta Goierriko Ipuztar nafarrok oroit ikur hau jarri dugu Ausa-Gazteluko oinetan Arbasoen lurra Nafarroa dela eta Nafarroarekin?Estatu ginela ondorengoek oroit dezaten