CAFek 1994. urtean Amsterdamerako egindako metro unitateak martxan dabiltza oraindik. // Argazkia: Wikimedia Commons
Herbeheretako GVB Activa garraio konpainiak, CAF enpresa aukeratu du Amsterdam hiriburuko metro unitate berriak hornitzeko. Hiruna kotxeko 30 tren egiteko kontratua sinatu dute, baina bertan, beste 30 unitate gehigarri eta 3 kotxeren ordez 6koak egiteko aukera jasotzen da.
GVB taldeak lehenago ere aukeratu izan du CAF Amsterdameko metroko unitateak egiteko. 1994. urtean, Beasaingo konpainiak 37 metro unitate egin zizkion, eta oraindik ere, ibilgailu horiek martxan daude. 2016an berriz, GVBk 63 tranbia hornitzeko beste kontratu bat esleitu zion CAF enpresari.
Holandan sare zabala osatzen ari da CAF. Hiriburuaz gain, 118 EMU tren unitate eta Utrecht probintziarako 27+22 tranbia egiteko kontratuak baititu indarrean.