Igone Campos Alaskatik itzuli da
Igone Campos zumarragarra Alaskan egon da, Dynafit markaren lehiaketa bat irabazi ondoren. Jon Ander Aranburu mutil-lagunarekin da. Helburua mendian ibiltzea zen, baina haizete batek kanpalekua txikitu zuen eta herri batean
Igone Campos zumarragarra Alaskan egon da, Dynafit markaren lehiaketa bat irabazi ondoren. Jon Ander Aranburu mutil-lagunarekin da. Helburua mendian ibiltzea zen, baina haizete batek kanpalekua txikitu zuen eta herri batean ostatu hartu behar izan dute. Hiru egunetan helikoptero batek mendira eraman ditu. Chugach parke naturalean egon dira.
Dynafit markakoei Camposek egindako lana gustatu zaie eta beraien mendi lasterketa taldearekin fitxatu du. Munduko Kopako proba batzuetan parte hartuko du. Ekainean Italiara joango da eta uztailean Italia, Andorra eta Kataluniara.