Legazpiko jaiak aurrera doaz eta gaur goizean Ganadu Feria egin dute. Poliki-poliki girotzen joan da Kale Nagusia. Goizetik arkumeak burruntzian jarri dituzte eta eguerdian Gure Esku Dago plataformako Legazpiko kideek banatu dituzte pintxoak; elastikoak eta bestelako materialak ere saldu dituzte, baita ekainaren 10eko Giza Katerako izenak jaso ere. Telleriarteko talogileak, sagardo dastaketa eta Legazpiko artisauen postuak egon dira Kale Nagusian. Elutxa txargangak girotu du eguerdian kalea.
Gaur gauean aterako da Legazpiko herri danborrada.
Goizak emandakoaren kronika grafikoa: