Santa Barbara auzuneko fibrozementuzko plakak kentzen ari dira
Santa Barbara auzuneko etxebizitza-blokeak egiteko fibrozementuzko plakak erabili zituzten. Fibrozementua egiteko amiantoa erabiltzen zuten eta, beraz, plaka horiek haustea arriskutsua litzateke. Beheko blokeko plakak etxea berritu zutenean kendu zituzten eta
Santa Barbara auzuneko etxebizitza-blokeak egiteko fibrozementuzko plakak erabili zituzten. Fibrozementua egiteko amiantoa erabiltzen zuten eta, beraz, plaka horiek haustea arriskutsua litzateke. Beheko blokeko plakak etxea berritu zutenean kendu zituzten eta atzo erdiko blokeko plakak kentzeari ekin zioten. Ondoren, goiko blokekoak kenduko dituzte. Plaka hauek Elizaldera ematen duen aldean daude.
Xaflak kentzen ari diren langileak jantzi bereziekin eta maskarekin lan egiten ari dira. Plakak plastikotan bildu ondoren, hermetikoki itxita dauden atoi batzuetan garraiotzen dituzte.