Urkiko festak ospatuko dituzte gaur eta asteburuan, Itsasondon
Itsasondoko Urkia auzoan Santikutz festak ospatuko dituzte, gaur eta datorren astebukaeran. Gaur, Gurutze deunaren eguna da, zaindariaren eguna, eta meza nagusia egingo dute 11:00etan. Ondoren, hamaiketakoa, Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariek girotua...
Datorren astebukaeran ere jaiak ospatuko dituzte Urkia auzoan. Larunbatean, hilak 5, 35. mus txapelketa jokatuko dute 18:30etik aurrera. 21:00etan, lagun arteko afaria egingo dute eta gauean, erromeria Laja eta Larrañaga trikitilariekin.
Igandean, hilak 6, meza eta ondoren hamaiketakoa izango dira, Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariekin. 14:30ean bazkari herrikoiaren txanda izango da. Arratsaldean, 35. toka txapelketa jokatuko dute, 18:30ean hasita. eta ondoren, erromeria.