Lurzorua, Fokatu Urola Garaia lehiaketaren gaia
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 25ean amaituko da eta sariak ekainaren 5ean emango dituzte
Aurtengoa Urola Garaia Mankomunitateak antolatzen duen Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketaren 13. ekitaldia da. Urtero gai ezberdina aukeratzen dute eta oraingoan lurzorua irudikatzen duten argazkiak egin beharko dituzte parte hartzaileek. Lurzorua, halaber, Goierri garaiko herrietakoa dela bistan geratu beharko da argazkietan. Gaiaren heldulekuak eta lehiaketaren epeak Argazkiek lurzorua irudikatu behar dutela, eta lehiaketaren deialdian parte hartu nahi dutenei hainbat iradokizun egin dizkiete: lurzorua bizitzaren iturri gisa eta hura osatzen duten bizidunak, ematen dituen fruituak, erabilerak herrietan, landaretzak ur zikloan duen garrantzia eta abar aipatu dituzte. Lurzorua lehengai gisa ere aurkeztu daitekeela diote; ez berriztagarriak, hala nola kareharria, marmola, igeltsua edo arbelak eta berriztagarriak nekazaritza, basogintza zein abeltzaintza. Lurzoruak jasaten duen kaltea ere irudikatu daitekeela diote: kutsadura, lurren erabilera desegokiak eta deforestazioa, besteak beste. Lanak maiatzaren 25era arte aurkeztu daitezke. Sarituen izenak ekainaren 1ean jakinaraziko dituzte eta sariak ekainaren 5ean emango dituzte Urretxuko udaletxean Nazioarteko Ingurumen Egunarekin batera. Informazio gehiago: