
Beasaingo emakume batek “genero indarkeriaz jasandako erasoagatik” salaketa jarri duela jakinarazi du Beasaingo Udalak. Hala, eraso hori salatzeko bilkura deitu dute bihar arratsalderako. 19:00etan bilduko dira, Zubimuzu plazan. Udalak, “generozko edozein motako erasoren aurrean bere gaitzespena” adierazi du, eta herritarrei mota horretako erasoak salatzeko eta elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die.