Giza katerako izena emateko mahaia jarriko dute Lazkaon
LAZKAO // Gure Esku Dagok ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotzeko egingo duen giza katerako atxikimenduak biltzen ari dira Lazkaon. Lazkaotarrek 177. kilometroa osatuko dute, Murgian (Araba). Azken asteetan bezala, mahaia jarriko dute aster...
LAZKAO // Gure Esku Dagok ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotzeko egingo duen giza katerako atxikimenduak biltzen ari dira Lazkaon. Lazkaotarrek 177. kilometroa osatuko dute, Murgian (Araba). Azken asteetan bezala, mahaia jarriko dute astero Kutxa parean, izena emateko eta autobus txartelak erosteko. Gaur eta bihar egongo dira, 18:00etatik 20:00etara.