Euripean egin dute gaur Urola Garaia BTT maratoiaren seigarren edizioa
Guztira 290 txirrindularik hartu dute parte azkenean, Urola Garaia BTT maratoiaren 6. edizio honetan. Ohi bezala, Goierri kirol elkartearen mendi bizikleta sailak antolatu du proba. Eguraldiak guztiz baldintzatu du lasterketa,
Guztira 290 txirrindularik hartu dute parte azkenean, Urola Garaia BTT maratoiaren 6. edizio honetan. Ohi bezala, Goierri kirol elkartearen mendi bizikleta sailak antolatu du proba. Eguraldiak guztiz baldintzatu du lasterketa, eta aurretik 400dik gora txirrindularik izena emanda bazuten ere, asko izan dira azken unean parte ez hartzea erabaki dutenak.
Urtero bezala bi ibilbide izan dituzte aukeran parte hartzaileek: luzea, 80 kilometroko luzera eta 3.200 metroko desnibelarekin, eta motza, 40 kilometro eta 1.800 metroko desnibelarekin. Irteerako unean euri zaparrada mardula hasi da, eta ibilbide luzea egiteko asmotan etorri diren txirrindulari askok motza egiteko hautua egin dute azkenean. Hala, 103 izan dira ibilbide luzea egiteko prest atera direnak, eta 187 berriz, ibilbide motza aukeratu dutenak.
Eguerdi parterako ibilbide motzean parte hartu duten guztiak iritsita zeuden helmugara. Ander eta Aitor Perez Arrieta anaiak izan dira lehenak, 3:09:53 eta 3:09:55 denbora egin dute, hurrenez hurren. Parte hartzaile guztietatik 168 izan dira, azkenean, ibilbidea burutzea lortu dutenak.
Julen Ibabe izan da, bestetik ibilbide luzeko txirrindulari azkarrena; 5:49:35 denborarekin gurutzatu du helmuga. 17:30 inguruan oraindik txirrindulari asko zeuden ibilbidea amaitzeko, eta antolatzaileek 19:30 ingururako iritsiko dela azkena kalkatu dute. Ibilbide luzean, irten diren 103 txirrindularietatik 60k amaituko dutela ibilbidea aurreikusi dute antolatzaileek.
Amaitzeko, neska bakarrak hartu du parte aurtengo maratoian; Maialen Larrinagak. Ibilbide motza 5:12:37ko denboran amaitzea lortu du.
<!–
p { margin-bottom: 0.25cm; line-height: 120%; }
–>