Gaur, 19:00etan, Zubimuzu plazan salatuko dute gertaera.
Beasaingo elkarretaratzea
Larunbat goizaldean Beasainen, beasaindar emakumezko batek jasandako indarkeria matxista kasua salatzeko, gaur, 19:00etan, 5 minutuko elkarretaratzea deitu du Beasaingo Udalak, Zubimuzu plazan.
Gertaera hori salatzeko, Beasaingo Udalak herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko dei egin die: “Generozko edozein motako erasoren aurrean bere gaitzespena adierazten du irmoki eta herritarrak honelako erasoak salatzera gonbidatzen ditu”.