Almitzaren sega ligan 'Altzo' eta Alaitz Imaz jarri dira lehen lider, Etxalekun
Etxalekun (Nafarroa) hasi zen, larunbatean, Almitza elkarteak antolatutako Euskal Herriko 9. Sega Liga. Hiru jardunaldietan lehena izan da, eta lehiaketaren lau sailetan aurreneko sailkapen buruak zehaztu ditu.Gizonezko helduetan (18 segalari), Migel M...
Gizonezko helduetan (18 segalari), Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra da lider. Bi sailak 2:55,96 eta 2:54,70 minutuan ebaki ditu (bataz beste: 2:55,33; penalizazioekin: 3:23,33). Julen Gabirondo da bigarren (3:27,50) eta Bixente Mitxelena hirugarren (3:32,13). Joxe Atin gabiriarra 8. izan da (4:50,00), eta Urko Galarraga zaldibiarra 11. (6:28,8).
Zortzi segalari lehiatu dira emakumezko helduetan. Alaitz Imaz da lider (1:31,45), Ainhoa Mazkiaran 2.a (1:44,67) eta Ainara Otamendi 3. (1:57,16). Haizea Arruti itsasondoarra 6. da (3:22,88), eta Susana Lopez zaldibiarra 8. (5:40,00).
Gazteetan, nesketan Maide Garmendia da lehen liderra, eta Graxi Elosegi 5.a, zaldibiarrak biak. Mutiletan, Iñigo Etxabe aurrena, Josu Mendizabal zaldibiarra 4. eta Enaitz Agirrezabala lazkaotarra bosgarren.













