Brinkolako eta Telleriarteko bizilagunek osatutako Beinola antzerki taldeko 74 kide inguru bildu dira bazkarira
940ko hamarraldiaren amaieran eta, etenak eten, 1960koan loraldia izan zuen Brinkolako Beinola antzerki taldeko kideak elkarrekin bazkaltzen ari dira Legazpiko Aitxuri jatetxean. Euskaraz taularatu zituzten antzezlan gehienak eta, hori, frankismo garaian egin zutela kontuan hartuta kontrol ugari pasa behar izan zituzten. Bazkaria hasi aurretik Iñaki Azarolak, Bittor Agirrek eta Jokin Matxinandiarenak bertsoak kantatu dituzte eta Azarolak “auzo txiki bat handi egin zutenei” eskerrak eman dizkie.
Bazkarira batu den beteranoetako bat, Eugenio Guerra (Telleriarte, 1930) lau antzezlan egin zituela gogoratu du, maisuekin zein maistrekin gaztelaniaz egin behar zuten bitartean, “antzerkian beti euskaraz aritzen ginen”. Patrizio Etxeberria lantegian lan egin entseguak gauez egiten zituztela gogoan du.