Tenperatura beroekin bete dute 7,5 kilometroko ibilibide gorabeheratsua; ez dute errekorrik ezarri
Legorretan Korpus Eguneko Krosaren 40. ekitaldia egin dute. Emakumezkoetan Laiane Arrospidek irabazi du (0:30:44) eta gizonezkoetan Migel Anjel Encinak (0:24:48). Hiru buelta eman dizkiote ibilbide gorabeheratsuari eta bero sargoriak ez du lagundu aurtengoan iaz Ana Sanzek eta Iban Espartzak ezarritako errekorrak gainditzen. Guztira, 166 korrikalarik hartu dute parte.
Proba hasi aurretik, lasterkariek talde argazkia atera dute Aviteren –taliomidak kaltetutakoen elkartea– logoa zuen zapiak eskuetan zituztela. Argazki hori irailaren 8an sendagai hark kaltetuen alde egingo duten lasterketa iragartzeko kartelean erabiliko dute. Bereziki txalotu dute Migel Domingez 79 urteko korrikalaria. Lehenengo
Emakumezkoak:
- Laiane Arrospide (0:30:44)
- Edurne Arakistain (0:31:40)
- Iosune Alberdi (0:32:54)
Gizonezkoak:
- Migel Anjel Encina (0:24:48)
- Ritxar Fernandez (0:24:55)
- Jon Otermin (0:24:59)