Errekatik zabor ugari atera zuten segurarrek.
Segurako Txoritegi elkarteak antolatuta, pasa den ostiralean erreka garbiketa burutu zuten segurarrek “giro ederrean eta uste baino askoz ere jende guxiagorekin”. Aitor Montes eta Joxean Auzmendi biologoen errekaren inguruko faunaren eta landareriaren argibide interesgarriak entzun ondoren, “garbiketa elkartu ginen jendearen arabera egokitzea erabaki genuen. Honela, Zubihaunditik, Zubiberri bitartea garbitu genuen”. Ondoren, udalak partaideentzako askaria eskaini zuen plazan.
Txoritegikoek eskerrik eman zizkien hitzordura agertu ziren segurarrei, eta “bereziki gazte eta gaztetxoei zuen lana eta poza errekara ekartzeagatik. Eta etorri ez zirenei, datorren urterako gonbidapena luzatu besterik ez, eta ordua, eguna edo beste zerbait hobetu baliteke, proposatu antolatzaileei”.