Ezekiel Vazquez, Xabat Mujika, Ereika Vazquez eta Andoni Berbel.
Igartza Txindoki Tim taldeko igerilariek emaitza onak lortu dituzte berriz ere astebruan, Bergaran jokatutako infantil, junior eta senior mailako Gipuzkoako txapelketan.
Ezekiel Vazquezek lau domina eskuratu zituen: urrezkoa 200 metro bular estiloan eta hiru zilarrezko, 100 metro estiloetan eta bular estiloan, eta 400 metro esitloetan.
Andoni Berbelek ere zilarrezko domina lortu zuen 50 metro tximeleta estiloan eta 50 metro bular estiloan marka pertsonala hobetu zuen: 35:47.
Xabar Mujikak ere lan ona egin zuen txapelketan, bi laugarren postu eskuratu baitzituen 100 eta 200 metro tximeletan, 1:06:75 eta 2:33:47 denbora eginez. E
rika Vazquezek, azkenik, marka pertsonalak hobetuta, Euskal Herriko txapelketarako txartela lortu zuen 100 metro bular estiloan, 1:22:71 denborarekin.