Istripua Urola kaleko lantegi batean gertatu da
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak eta Gipuzkoako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, 47 urteko gizonezko batek lan istripua izan du gaur arratsaldean Legazpin, Urola kaleko lantegi batean. Dirudienez, besoa harrapatu dio makina batek langileari, eta suhiltzaileen laguntza behar izan du askatzeko. Larrialdi zerbitzuek Zumarragako ospitalera eraman dute gizonezkoa. Istripua automobilgintzan diharduen lantegi batean gertatu da, arratsaldeko 15:00ak aldera.