Monterrey tabernak irabazi du Zumarragako pintxo lehiaketa
Asteburuan Zumarragako 16. pintxo lehiaketa egin dute. Hamar tabernak parte hartu dute. Pintxo onenari dagokion saria Monterrey tabernakoek irabazi dute. Pintxo originalenari dagokiona, berriz, Iburretakoek irabazi dute. Epaimahaian Juanma Hurtado,
Asteburuan Zumarragako 16. pintxo lehiaketa egin dute. Hamar tabernak parte hartu dute. Pintxo onenari dagokion saria Monterrey tabernakoek irabazi dute. Pintxo originalenari dagokiona, berriz, Iburretakoek irabazi dute. Epaimahaian Juanma Hurtado, Bixen Egiguren eta Josu Landa sukaldariak egon dira.
Monterrey tabernakoek San Joan Sua izeneko pintxoa prestatu dute. Alde batetik, gari-zainzuri, limazko gela eta ernamuindutako txinatar arrosarekin egindako panakota eta patata ditu. Bestetik, txahal haragia barazki eta erregalizarekin.