Futbol 7 txapelketako finalaren atarian
Mercenarios eta Turkish taldeak lehiatuko dira etziko final handian, Bikuñan, 12:30ean. Ondoren bazkaria egingo dute Azokan, 500 lagun inguru elkartuko dira
Etzi, larunbatarekin, jokatuko dituzte Bikuña zelaian aurtengo Futbol 7 txapelketako final handia eta finalaurrekoa. Finalean Mercenarios taldea neska batek jokatzen du bertan eta Turkish taldea lehiatuko dira 12:30etan. Aurretik hirugarren eta laugarren postuak jokoan, iazko irabazle A-Ruinatzen taldea eta Txapikolense taldea arituko dira nor baino nor.
Aiztonagako Tigreen titulua nor jasoko duen ikuskizun dago. Txapelketako antolaketa taldeak hartu zuen atzoko bileran erabakia. Irizpideak aletu dituzte, artean nori emango zioten ez bazekiten ere. Irizpideak honakoak dira: txapelketan urrutira iritsi izana, joko garbia erakutsi izana, borrokan fin ibili izana… Oro har nabarmendu izanagatik jasoko dute Aiztonagako Tigreek izendapen hori. Eñaut Auzmendi antolatzaile taldeko kidearen hitzetan, «partida guztiak ikusi behar dira ahal bezain ongi baloratzeko».
Antolaketa taldea atzo elkartu zen. Futbol 7 txapelketako 11. ekitaldia prestatu dute aurreko antolatzaileei erreleboa hartuta. Aurtengoaren balorazio ona egin dute, «beti dago zer hobetua», dio Igor Uriak. Tarteka, urdurialdiak izan dituztela aitortzen duten arren, orokorrean txapelketa ongi joan dela diote aho batez.
Pitxitxia nor izango den ere ez dago aurreratzerik. Gol kopuru berbera egin dituzte Alejandro Borgesek eta Andoni Pastriainek, biak Football Comedy taldeko kideak. Taldea kanporatuta dago jada eta bi goletako aldera finalean jokatuko duen Mercenarios taldeko Marcos Valhondo dago. Ez dauka erraza, baina bi gol eginez gero, beste futbolarien kopuru bera izango lituzke.
Finala amaituta, bazkaria egingo dute Azokan. 500 bat lagun elkartuko dira, eta 14:00ak aldera Azokara joan, eta mahai banaketa egitea eskatu dute, «antolaketa errazteko».
Sari banaketa 17:30a inguruan izango da. Bazkalostea RKR elektrotxarangak girotuko du. Ondoren, «nork bere burua zaindu dezala», dio Auzmendik irribarre eginez den-denei eskerrak eman eta gero.













