Enpresek hobariak lortzeko eskaerak egin ditzakete udaletxean
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagozkion hobariak dira. Eskaerak abuztuaren 31ra arte aurkeztu daitezke. Baldintza, enplegu mugagabea sortzea daEnplegu mugagabea sortu duten Legazpiko enpresek 2018ko ekitaldiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergar...
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagozkion hobariak dira. Eskaerak abuztuaren 31ra arte aurkeztu daitezke. Baldintza, enplegu mugagabea sortzea da
Enplegu mugagabea sortu duten Legazpiko enpresek 2018ko ekitaldiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) udal kuotan hobariak lortzeko eskaerak egin ditzakete. Sortutako enpleguaren araberako hobariak dira, eta eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 31n amaituko da.Enpresan sortutako enpleguaren gehikuntza %5 izan bada, hobaria JEZaren gaineko %25 izango da. Gehikuntza %8 izan bada, hobaria %50 izango da.
Eskaerak Legazpiko udaletxera helarazi behar dira. Herritarren Arreta Zerbitzuaren bitartez egin daitezke edo egoitza elektronikoaren bidez.
Aurkeztu beharreko dokumentuak, eskaera inprimakia (udaleko webgunean eskuratu daiteke, legazpi.eus) eta langile finkoen gehikuntza egiaztatzen duten dokumentuak dira, 2016 eta 2017 ekitaldiei dagozkienak; horiez gain, altan diren batez besteko langileen Txostena eta kotizazio kontuaren edo kontuen Lan Bizitzaren txostena.













