
Hernaniko Martindegi auzoan 22. Trikitilari Gazteen Txapelketa egin dute asteburuan, San Fermin jaien barruan. Bost bikotek parte hartu dute bertan, eta Eneko Urkola zaldibiarrak bigarren postua lortu du, Julene Sarabia bikotekidearekin batera. Urkolak Kristina Solano trikitilariarekin ikasten du; Sarabiak berriz, Arrasateko trikitixa eskolan. Txapela berriz, Lierni Tolosa hernaniarrak eta Enaitz Alberdi azpeitiarrak jantzi zuten.