Eguraldiak eusti zion eta jende asko gertauratu zen Urbiako larreetera
Urte luzetako ohitura da San Inazio eguna ospatzea Urbian. Eguraldia kili-kolo ibili arren, jende ugari igo zen atzo bertako larreetara ohitura zaharra berritzera. “Espero baino jende gehiago etorri da. Herrietan euria eginagatik, jendeak badaki Urbian ateri egon daitekeela, eta asko etorri dira egun pasa egitera”, azaldu du Haritz Altube fondako arduradunak.
Eguzkia nahi eta ezin ibili zen San Inazio egunez Urbian. “Laino artean ezkutatu eta atera dabil eguzkia. Tarteren batean bota du lanbro apur bat, baina euri askorik ez du egin”, Altuberen hitzetan. “Mendian ibiltzeko eguraldi atsegina da. Asko igo dira Urbiara mokadutxo bat jan eta San Inazio eguna ospatzera”. Urtero legez, parrilan egindako mokadutxoak dastatzeko aukera egon da, eta baten bat ere picknick eran bazkaltzera ere animatu da.
Aizkolari proba ere egon zen Urbian. Artzain txakurrak eta aizkolariak txandaka ibiltzen dira, eta aurten beraiei egokitu zaie. Era berean, arratsaldea luzatzeko aukera egon zen Miren, Agur eta Oierren erromeriarekin.
Argazki galeria Haritz Altube Urbiako fondako arduradunaren da: