Makila jeistean hasiko dira Gabiriako jaiak
Ostirala bitarte, gustu guztietarako ekintzak Andra Mari jaietan
San Lorentzo egunarekin nahikoa ez eta, gaur ekingo diete Andra Mari jaiei gabiriarrek. Aurretik, ekintzaz josiriko bost egun dituzte.
19:00tan hasiko dira jaiak, txupinazoa bota eta makila jastean. Gazte afaria ere izango da gaur eta, gauean, Eonian Elektrotxaranga. Bihar, goiza atseden hartzeko baliatu ostean, gaztetxoen olinpiadak izango dira. Baita ere, bertsoak eta dantza emanaldia.
Asteazkena, Andra Mari eguna, izango da egunik handiena. Meza Nagusiarekin ekingo diote festari. Ormaiztegitik Gabiriarako txirrindulari proba ere izango da, baita bola eta toka txapelketa. Gauean, Laiotz dantzataldeak girotuko du Gabiria, eta mozorro desfilea egongo da ordu txikietan.
San Roke eguna ere ez da makala izango: altxorraren bila jardungo dute herriko gazteek. Indarrak berreskuratzeko sagardo eta txistor dastatzea egongo dira, jarraian oilaskoak salgai, eta iluntzean, Glaukoma eta Urbi selekta taldeen kontzertuak.
Ostiralean, ohitura zaharra berrituz, ardo beltz banaketa eta afari merienda egongo da herrian zehar. Joselu Anaiek itxiko dituzte Andra Mari jaiak.
Andre Mari Jaien egitaraua, xehe–xehe:
- Abuztuak 13
- 18:00: Pelotak partidak
- 19:00: Txupinazoa eta makila jaitsiera
- Ondoren: Bergarako zezenak
- 21:30: Gazte afaria
- Afalostean: Eonian Elektrotxaranga
- Abuztuak 14
- 17:30: Gaztetxoen Olinpiadak
- Ondoren: Apar festa
- 19:00: Bertso saioa herriko plazan: Iker Zubeldia, Aitor Sarriegi, Sustrai Kolina, Igor Elorza, Txaber Altube eta Aratz Igartzabal
- 23:00: Tio Teronen Semeen dantza emanaldia
- Ondoren: Likuek eta Sukarra 37
- Abuztuak 15
- 11:00: Meza nagusia
- 12:00: XXVII. Ormaiztegitik Gabiriara txirrindulari igoera
- 19:00: Goruntz dantza taldeko nagusienek eta haurrek eskainitako saioa
- 18:30-19:30: Bola eta toka txapelketa
- 23:00: Laiotz taldearekin dantzaldia goizaldera arte
- 01:00: Mozorro desfilea
- Abuztuak 16
- 11:00: Meza nagusia
- Ondoren: Saloi dantzak herriko plazan
- 16:30: Txikienentzako puzgarriak
- 17:30: Altxorraren bila eta mozorro dantza
- 18:30-19:30: Bola eta toka txapelketa
- 19:00: Sagardo eta txistor dastaketa
- Ondoren: Oilaskoak salgai
- 22:30: Glaukoma eta Urbi Slekta eta Lagunak taldeen kontzertuak
- Abuztuak 17
- 11:00: Meza nagusia
- Ondoren: XXXVIII. tiragoma, bola eta toka txapelketak
- 19:00: Euskal musika
- 19:00-20:00: Urtero bezala, ardo beltz banaketa eta afari merienda herrian zehar
- Gauean: Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia













