Segurako dantza txapelketarako izen ematea zabalik dago
SEGURA // Urriaren 20an Segurako Baratze pilotalekuan jokatuko den 42. Euskal Herriko dantza txapelketarako izena emateko aukera dute dantzariek urriaren 2ra arte. 16 urte beteta izatea da baldintza. Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek Gipuzko...
SEGURA // Urriaren 20an Segurako Baratze pilotalekuan jokatuko den 42. Euskal Herriko dantza txapelketarako izena emateko aukera dute dantzariek urriaren 2ra arte. 16 urte beteta izatea da baldintza. Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarren eman behar dute izena (dsueltoa@gmail.com – 943 88 98 48 ). Xehetasun gehiagorako Segurako udaletxera ere dei daiteke (kultura@segura.eus – 943 80 10 06).