Ilintik kanpaina berria jarri du martxan
Guztira 4.000 euro banatuko dituzte 5, 10 eta 20 euroko txarteletan
Urriaren 6ra arte Ilintiko merkatari elkarteko dendek bezeroak sarituko dituzte. Sariak 5, 10 eta 20 euroko txarteletan banatuko dituzte, guztira, 4.000 euro, eta elkartearen edozein dendetako produktuengatik trukatu ahalko dira; erosketaren zenbatekoa txartelarena baino handiagoa izan beharko da. Urriaren 31n amaituko da trukeak egiteko epea.












