Bigarren aldiz, Kirol Astea antolatu dute Lazkaon. Goierriko Mendizale Beteranoen erakusketa ikusgai da. Renault Formula autoa erakutsiko dute etzi. Zenbait kirol egiteko aukera ere bada

Joan zen astean ekin ondoren, eta asteburuan jada bi lehiaketa gauzatuta, abiada betean da Lazkaoko II. Kirol Astea. Goierriko Mendizale Beteranoen
Amets gauzatua argazki erakusketarekin hasi zen, lehengo asteazkeneean. Ostiralera arte egongo da, kultur etxeko aretoan. Bihar, 19:00etan, berriz,
Hamar urteko uzta ikus-entzunezkoa emango dute, hamar urteko bizialdian taldeak egin dituen mendi buelta eta proiektu handienekin.
Larunbatean jokatu zen IV. Gaztetxoen Mendi Duatloia. 57 haurrek parte hartu zuten, hiru mailatan bereizita. Lehenbizi korrika, ondoren mendi bizikletan eta atzera korrika bukatu zuten proba. Ez zen lehiaketa, eta, ondorioz, ez zuten sailkapenik zehaztu.
Aste guztian ekitaldiak
Igandean, Josetxo Imaz Krosak girotu zuen Lazkao. Atzo, bestetik, eskolaumeen mahai tenisa eta 3×3 saskibaloiko txapelketa jokatu zituzten. Gaur jarraituko du saskibaloiak, 17:00etan, ikastolako kantxa estalian.
Imanol Lasa mendizaleak
Mendiko jarduera ezberdinak Pirinioetan eta Alpeetan ikus-entzunezkoa erakutsiko du, gaur. Kultur etxeko erakusketa aretoan izango da emanaldia, 19:00etan hasita.
Bihar mendizale beteranoen ikuskaria eman ondoren, ostegunean automobilismoari egingo diote tartea. Don Bosko Konpetizioa taldeak Formula Renault lasterketa auto bat ekarriko du. Esekidura probak ere egingo dituzte, plazan, 17:00etatik 19:00etara.
Ostiralean (18:30), aerobiton, zumbaton eta boxing emanaldiak izango dira, eta larunbatean (11:00-13:30 eta 16:00-19:00) mendiko jolasak: eskalada, tirolina, zubi tibetarra…