Pello Añorgak ipuin kontaketa saioa egingo du Legazpin
Ostiralean 3 eta 5 urteko haurrei eta haien gurasoei ipuinak kontatuko dizkie udal liburutegian
Udako oporren ostean, Legazpiko Udal Liburutegiak hilean behin antolatzen dituen ipuin kontaketa saioei ekingo die. Ostiral honetan, Pello Añorgaren txanda izango da; 3 eta 5 urte bitarteko haurrei kontatuko dizkie ipuinak. Saioa 18:00etan hasiko da eta umeen gurasoek bertan egoteko aukera izango dute. Kontaketa saiora garaiz iristea ezinbestekoa da.












