Indarkeriarekin hildakoak omendu dituzte, Memoriaren Egunean
Indarkeria egoeran hildako biktima guztiak oroitzeko, ekitaldiak egin dituzte gaur Goierrin. Beasainen eta Zumarragan, adibidez, lore eskaintzak egin dituzte. Indarrez hildakoen oroimenean hitz batzuk esan dituzte alkateek, eta lore sorta bana utzi dute espreski horretarako prestatutako guneetan. Udal kideek, herritarrek eta biktimen senitartekoek parte hartu dute, ekitaldi xumeetan.