Oianguko bi bikotek Gipuzkoako txapelketako finalerdietarako txartela eskuratu dezakete asteburuan
Oianguk bi bikote sailkatu ditzake asteburuan Gipuzkoako pala motzeko txapelketarako, oraindik ligaxkako hiru jardunaldi falta direnean. Beñat Ibargurenek eta Azeari Andonegik lehen mailako finalaurrekoak jokatuko dituzte, larunbatean, Oiartzungo Txosten aurka irabazten badute. Joan den asteburuan, hirugarren garaipena eskuratu zuten jarraian, Usurbilgo Pagazperen kontra, 40-20. Finalean sartzeko bikote faboritoetako bat dela argi utzi dute joaneko itzulian.
Bestalde, finalerdietarako sailkatuko dira Xabier Ibarguren eta Imanol Olaran ere, igandean, Oianguko bikoteen arteko derbian nagusitzen badira. Aurkari izango dituzte Aitor Luzuriaga eta Zuhaitz Letamendia. Bigarrenek irabazten badute, tanteoak zeresan handia izango du finalerdietarako txartela norentzako izango den erabakitzerakoan.
Asteburuko partidak
Asteburuan, lau partida jokatuko dituzte Oiangukoek etxean. Ostiralean, 20:30ean, Donostiako Altzatarra hartuko dute, Aitor Otegik eta Martin Mendikoak. Larunbatean, bi partida jokatuko dira 12:30ean hasita. Hodei Irastorzak eta Gorka Berasategik Debako Euskal Jolasen kontra jokatuko dute, eta Beñat Ibarguren eta Azeari Andonegi Oiartzungo Txosten aurka arituko dira. Igandean, berriz, Oianguko bikoteen arteko derbia jokatuko dute 17:00etatik aurrera. Ibarguren-Olaran eta Luzuriaga-Letamendiaren izango dira lehiaktuko direnak.