Industrialdiaren barruan bi ekitaldi izango dira bihar eta etzi Goierrin, Ezagutu, bizi eta irudikatu industria turismoa Euskadin leloarekin eta helburuarekin: Zerainen eta Beasainen.Bihar, 11:00etan Zeraingo turismo bulegotik hasita, Burdinaren mendik...
Industrialdiaren barruan bi ekitaldi izango dira bihar eta etzi Goierrin,
Ezagutu, bizi eta irudikatu industria turismoa Euskadin leloarekin eta helburuarekin: Zerainen eta Beasainen.
Bihar, 11:00etan Zeraingo turismo bulegotik hasita,
Burdinaren mendiko paisaiaren eraldaketa bisita gidatua egingo dute. Aurrez izena eman behar da
turismobulegoa@zerain.eus posta elektronikora idatzita edo 943 80 15 05 telefono zenbakira deituta.
Igandean, berriz, 11:00etan, Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoko ermitatik hasita, Beasaingo industriaren hastapenak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute Igartzan. Izena emateko
igartza@beasain.eus posta elektronikora idatzi edo 943 08 77 98 telefonora deitu behar da.